Get real

Film honek pertsona bat badu protagonista ere, bera eta bere maitalearen erlazioa kontatzen du gehien bat.
Protagonista (Steven), ikastetxeko tipo errespetatuenaz maitemintzen da, kiroletako izarra den Jhonetaz.
Klaro Jhoni beldur handia ematen dio jendeak biak batera ikusi ahal izateak ze bata tipo gogorra da ta bestea denentzako marikoia da.
Ez da film iraultzailea inondik ere, baina ondo dago homofobiak jazarturiko gazteak ulertzeko, zer senti dezaketen ikusteko, eta bi aspektu agertzen dira, bere gay izatea onartu eta publiko egiten duena eta ezkutatua mantentzen duena beldurragatik.
5 miloi aldiz gertatu bada ere oraindik jendarteak guztiz asumitua ez duen errealitatea aurrez aurre jartzen digu.
Gainera, tematika honi buruzko lehen filma izan omen zen (Aitor Aranaren gay hiztegiaren arabera) euskaraz doblatzen.
Gomendagarria agian eztabaidarako (oso interesgarria ikusten det ikasgeletan jartzeko adibidez, ta euskaraz doblaturik dagoenez ere ba gehiago), film hunkigarria da, gehienbat halako jazarpena jasan duen jendearentzat.


Zabaldu
del.icio.us