Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

one of the hollywood ten

telesailetafilmak @ 12:26

Film hau politikoa da hasieratik bukaeraraino baina bi zatitan banatu dezakegu:

Lehen zatia gehiago da McCarthyren [ es | fr ] eta Hollywoodeko hamarren [ es | fr ] ingurukoa, oscar bat irabaztean, Gale Sondergaard-ek (Herbert Biberman zuzendariaren emazteak) Liga Antinaziaren inguruko hitz batzuk botatzen ditu eta esan daiteke hor hasten dela dena.

Gero ikusten da nola geroz eta kontrolatuagoak daudela sentitzen duten (mikroak aurkitzen dituzte, fbikoek eurek etxean esandakoak errepikatzen dizkiete, lanetik botatzen dituzte komunistak direlakoan…) eta ekintza antiamerikarren komitearen aurrean deklaratzera deitzen dituztenean edo deklaratzeari uko egiten diete edo protesta testu bat irakurtzen erantzuten diete (hori ikustean halako gaurkotasun puntu bat sumatu nion) eta gartzelaratzen dituzte.

Bigarren zatia aldiz, Salt of the earth filma grabatzeko egin behar izan zuten guztiaren inguruan da.

Nola Hollywoodeko jendeak (egia esan zorionez) ez zuen parte hartu nahi izan eta beraz sindikatuko jendearekin grabatu behar izan zuten, nola poliziak zinta lapurtu nahi izan zuen, protagonista deportatu, nola su eman zieten grabatzen ari ziren inguruei (ez zitzaidan argi geratu beraien etxeak ala dekoratua zen su ematen ziotena).

Baina interesgarriena Herbert Bibermanen pertsonaia da, Salt of the earth pelikula ikusita ez zen zaila izango tipoa mitifikatzea ta listo, are gehiago filma bere bizitzaren inguruan bada, baina ez, bere kontradikzioak agertzen dira, filmaren grabaketan akats nabarmenak egiten ditu (eszena bat grabatu behar dute eta haietako bat lanean da, orduan haserretu egiten da ta esaten du esateko pertsona horri lana uzteko ta etortzeko, ta herriko jendea berarekin haserretu egiten dira tipoak ikusten duen arte pertsonak film bat baino garrantzitsuagoak direla, ta bizi egin behar dutela, bai, filma Salt of the earth izanda ere pertsona garrantzitsuagoa da).

Salt of the earth ikustean esan nuen berdina esango dut: ez dakit filma ona edo txarra den, baina pena merezi du ikusteak.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>