Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

salt of the earth

telesailetafilmak @ 12:24

Ekintza antiamerikarren komitearen [ fr | en ] garaietan dago egina filma (eta horregatik bakarrik ikusia izatea mereziko luke, baina filma bera ere latza da.

Salt of the earth

New mexico-n dago kokatua, meategietako langile mexikarrak angloak baino egoera okerragoan daude, eta honen ondorioz asko hiltzen doaz. halako batean, heriotza berri bat ematen da eta greba hastea erabakitzen dute.

Greba indartsu doa eta puntu batean piketeak debekatzen dituzte.

Hor hasten da benetako historia, zapalkuntzen inguruko drama, zapalkuntzaren aspektu ezberdinakerakusten eta analizatzen ditu, baina gehien bat hitz bat bere handitasunean ulertzen erakusten digu: duintasuna. duintasuna filmean gertatzen denean eta duintasuna grabatu zen bitartean jasandakoak jasanda hor eusteagatik, obra berezi ta indartsu hau egiteagatik. baliteke (ze aktore gehienak ez dira profesionalak) artearen ikuspegitik gabeziak izatea, egia esan ez dakit hori neurtzen, baina aspektu militantetik bikaina da.

Klase sozialak, arrazakeria, duintasuna, feminismoa, boterea eta abar tratatzen dira film honetan.

Baina bere garrantzi guztia ulertzeko beste bi filmekin osatu behar da

  • The hollywood ten [ es | fr ] (zeintzuetako bat zuzendaria den)
  • One of the Hollywood ten ("Punto de mira" gaztelerara doblaturiko bertsioan)

Lehenak ekintza antiamerikarren komite horren inguruan hitz egiten du, antzekotasun handia ikusten diot garai harri ta gu bizitzen ari garenari.

Ta bigarrena Salt of the earth filmaren grabaketaren inguruan da, bertan grabatzerako orduan izan zituzten arazoak lantzen dira.

"Salvador" edo "Trece rosas rojas" bezalako filmak grabatzen diren garai hauetan (bastante kritikatuak sektore militanteetatik) pozgarria da Salt of the earth bezelako filmak garai latzenetan ere atera daitezkela jakitea.

Info gehiago: rebeldemule.org (es)

Erantzun bat »

  1. Ondo legoke artikulu honen testuaren iturria aipatzea, alegia, gaztesarean argitaratu zela aipatzea.

    Ondo izan! :)

    koko — 2008-07-09 - 22:35:16 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>