Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

L-E-X

telesailetafilmak @ 02:11 Tagak:

normalean ia estreno guztiak ikusten ditut, telebista kontsumitzaile handia baitnaiz. nerabe nintzela telebistako kritikoa edo izan nahi nuen, ta "7 vidas" telesail gloriosoa estrenatu zen egunetik (hori baita gogoratzen dudan lehen estrenoa) enteratzen naizen telesail eta telebista programa guztien lehen emisioa ikusteko ohitura dut.

ostegunean etxean gustora ikusi ohi den "los serrano" telesailaren azken denboraldia hasten duen kapitulua ikusi genuen pasaden astean. hortik gutxira raimundo fiterok (egunero irakurtzen dudan "gara"ko bere "de reojo" zutabean)idatzi zuen hau irakurri ahal izan genuen, eta kuriosidadeak bultzatuta ikustera animatu nintzen. gustoko ditut halako abokatuen eta detektibeen telesailak. ez da gloriosidade bat, baina momentu batzutan asko gustatu zitzaidan, bereziki gustatu zitzaidana javier camara izan zen, agian jatorrira bueltatzea zekarkidalako, nahiz eta beste batzuk ere interesgarriak izan daitezkeela argi utzi zidaten.

beste kritikak irakurtzen egon naiz eta askok kaƱa eman diote telesail honi, bale, egia da, ez da bizitza aldatzen duen telesail hoietako bat ("7 vidas" erreferente permanentea bezala esaterako) baina ikusteko ondo dagoen eta etorkizunean hobetu dezakeen telesailaren itxura hartzen diot.

ez naiz ona-txarra bezalako epaiketak egitearen oso aldekoa, nere estiloa gehiago da "betetzen nau-ez nau betetzen". gaur besteek "los serrano" ikusi dute, nik "l-e-x". igandean errepikapena, gaur ikusterik izan ez duenarentzat.

nahi duenak hemen izango ditu kapituluak emule bidez jeisteko, oraingoz lehenengoa bakarrik dago.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>