californication
telesail hau lagun bati gustatzen zitzaiolako ezagutu nuen, egia esan dexentetan egiten det kasu telesailenbat gomendatzen didatenean, behintzat lehen bi kapituluak ikusten, baina hau gustatzen ari zait.
gainetik azalduta hau da kontua: idazle bat ya ez da horren idazle, ta bere bikote ohia desiratzen du, baina hau beste tipo gris batekin ezkontzear dago (protagonistak dibertitu egiten du, pasioa ematen dio, baina besteak estabilidadea) eta protagonistak eta bikote ohiak alaba bat dute, protagonistak oso gogoko duena. beste tipoak ere badu alaba bat, protagonistak noren alaba zen jakin baino lehen (eta zenbat urte dituen) berarekin txortan egin zuena gainera, baina hau biek bakarrik dakite.
hori da hasierako planteamentua, protagonista kristo guztiarekin larrutan ibiltzen da inolako erresponsabilidaderik edo hartu gabe, ta inguruan estabilizatzen doazen bizitzak aurkituko ditu, oso telesail morbosoa da gainera.
nik zeozer azpimarratu beharko banu bi alabak izango lirateke, adorableak zaizkit, pertsonaia oso interesgarriak, gehienbat bien alaba dena, bestea latza bada ere.
ez da "must" hoietako bat baina benetan interesgarria, dibertigarriua ta ideiak emateko baliagarria zait.
hego euskal herrian cuatro katean ikus daiteke, ostegun gauerdietan


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi