errealitatea eta ilusioaren arteko nahasketa

californication
telesail hau lagun bati gustatzen zitzaiolako ezagutu nuen, egia esan dexentetan egiten det kasu telesailenbat gomendatzen didatenean, behintzat lehen bi kapituluak ikusten, baina hau gustatzen ari zait.

gainetik azalduta hau da kontua: idazle bat ya ez da horren idazle, ta bere bikote ohia desiratzen du, baina hau beste tipo gris batekin ezkontzear dago (protagonistak dibertitu egiten du, pasioa ematen dio, baina besteak estabilidadea) eta protagonistak eta bikote ohiak alaba bat dute, protagonistak oso gogoko duena. beste tipoak ere badu alaba bat, protagonistak noren alaba zen jakin baino lehen (eta zenbat urte dituen) berarekin txortan egin zuena gainera, baina hau biek bakarrik dakite.

hori da hasierako planteamentua, protagonista kristo guztiarekin larrutan ibiltzen da inolako erresponsabilidaderik edo hartu gabe, ta inguruan estabilizatzen doazen bizitzak aurkituko ditu, oso telesail morbosoa da gainera.

nik zeozer azpimarratu beharko banu bi alabak izango lirateke, adorableak zaizkit, pertsonaia oso interesgarriak, gehienbat bien alaba dena, bestea latza bada ere.

ez da "must" hoietako bat baina benetan interesgarria, dibertigarriua ta ideiak emateko baliagarria zait.

hego euskal herrian cuatro katean ikus daiteke, ostegun gauerdietan

Comments

L-E-X
normalean ia estreno guztiak ikusten ditut, telebista kontsumitzaile handia baitnaiz. nerabe nintzela telebistako kritikoa edo izan nahi nuen, ta "7 vidas" telesail gloriosoa estrenatu zen egunetik (hori baita gogoratzen dudan lehen estrenoa) enteratzen naizen telesail eta telebista programa guztien lehen emisioa ikusteko ohitura dut.

ostegunean etxean gustora ikusi ohi den "los serrano" telesailaren azken denboraldia hasten duen kapitulua ikusi genuen pasaden astean. hortik gutxira raimundo fiterok (egunero irakurtzen dudan "gara"ko bere "de reojo" zutabean)idatzi zuen hau irakurri ahal izan genuen, eta kuriosidadeak bultzatuta ikustera animatu nintzen. gustoko ditut halako abokatuen eta detektibeen telesailak. ez da gloriosidade bat, baina momentu batzutan asko gustatu zitzaidan, bereziki gustatu zitzaidana javier camara izan zen, agian jatorrira bueltatzea zekarkidalako, nahiz eta beste batzuk ere interesgarriak izan daitezkeela argi utzi zidaten.

beste kritikak irakurtzen egon naiz eta askok kaña eman diote telesail honi, bale, egia da, ez da bizitza aldatzen duen telesail hoietako bat ("7 vidas" erreferente permanentea bezala esaterako) baina ikusteko ondo dagoen eta etorkizunean hobetu dezakeen telesailaren itxura hartzen diot.

ez naiz ona-txarra bezalako epaiketak egitearen oso aldekoa, nere estiloa gehiago da "betetzen nau-ez nau betetzen". gaur besteek "los serrano" ikusi dute, nik "l-e-x". igandean errepikapena, gaur ikusterik izan ez duenarentzat.

nahi duenak hemen izango ditu kapituluak emule bidez jeisteko, oraingoz lehenengoa bakarrik dago.

Comments

Get real
Film honek pertsona bat badu protagonista ere, bera eta bere maitalearen  erlazioa kontatzen du gehien bat.

Protagonista (Steven), ikastetxeko tipo errespetatuenaz maitemintzen da, kiroletako izarra den Jhonetaz.

Klaro Jhoni beldur handia ematen dio jendeak biak batera ikusi ahal izateak ze bata tipo gogorra da ta bestea denentzako marikoia da.

Ez da film iraultzailea inondik ere, baina ondo dago homofobiak jazarturiko gazteak ulertzeko, zer senti dezaketen ikusteko, eta bi aspektu agertzen dira, bere gay izatea onartu eta publiko egiten duena eta ezkutatua mantentzen duena beldurragatik.

5 miloi aldiz gertatu bada ere oraindik jendarteak guztiz asumitua ez duen errealitatea aurrez aurre jartzen digu.

Gainera, tematika honi buruzko lehen filma izan omen zen (Aitor Aranaren gay hiztegiaren arabera) euskaraz doblatzen.

Gomendagarria agian eztabaidarako (oso interesgarria ikusten det ikasgeletan jartzeko adibidez, ta euskaraz doblaturik dagoenez ere ba gehiago), film hunkigarria da, gehienbat halako jazarpena jasan duen jendearentzat.

Comments

one of the hollywood ten
Film hau politikoa da hasieratik bukaeraraino baina bi zatitan banatu dezakegu:

Lehen zatia gehiago da McCarthyren [ es  | fr ]  eta Hollywoodeko hamarren [ es |  fr ] ingurukoa, oscar bat irabaztean, Gale Sondergaard-ek (Herbert Biberman zuzendariaren emazteak) Liga Antinaziaren inguruko hitz batzuk botatzen ditu eta esan daiteke hor hasten dela dena.

Gero ikusten da nola geroz eta kontrolatuagoak daudela sentitzen duten (mikroak aurkitzen dituzte, fbikoek eurek etxean esandakoak errepikatzen dizkiete, lanetik botatzen dituzte komunistak direlakoan…) eta ekintza antiamerikarren komitearen aurrean deklaratzera deitzen dituztenean edo deklaratzeari uko egiten diete edo protesta testu bat irakurtzen erantzuten diete (hori ikustean halako gaurkotasun puntu bat sumatu nion) eta gartzelaratzen dituzte.

Bigarren zatia aldiz, Salt of the earth filma grabatzeko egin behar izan zuten guztiaren inguruan da.

Nola Hollywoodeko jendeak (egia esan zorionez) ez zuen parte hartu nahi izan eta beraz sindikatuko jendearekin grabatu behar izan zuten, nola poliziak zinta lapurtu nahi izan zuen, protagonista deportatu, nola su eman zieten grabatzen ari ziren inguruei (ez zitzaidan argi geratu beraien etxeak ala dekoratua zen su ematen ziotena).

Baina interesgarriena Herbert Bibermanen pertsonaia da, Salt of the earth  pelikula ikusita ez zen zaila izango tipoa mitifikatzea ta listo, are gehiago filma bere bizitzaren inguruan bada, baina ez, bere kontradikzioak agertzen dira, filmaren grabaketan akats nabarmenak egiten ditu (eszena bat grabatu behar dute eta haietako bat lanean da, orduan haserretu egiten da ta esaten du esateko pertsona horri lana uzteko ta etortzeko, ta herriko jendea berarekin haserretu egiten dira tipoak ikusten duen arte pertsonak film bat baino garrantzitsuagoak direla, ta bizi egin behar dutela, bai, filma Salt of the earth izanda ere pertsona garrantzitsuagoa da).

Salt of the earth  ikustean esan nuen berdina esango dut: ez dakit filma ona edo txarra den,  baina pena merezi du ikusteak.

Comments

salt of the earth
Ekintza antiamerikarren komitearen [ fr |  en ] garaietan dago egina filma (eta horregatik bakarrik ikusia izatea mereziko luke, baina filma bera ere latza da.

New mexico-n dago kokatua, meategietako langile mexikarrak angloak baino egoera okerragoan daude, eta honen ondorioz asko hiltzen doaz. halako batean, heriotza berri bat ematen da eta greba hastea erabakitzen dute.

Greba indartsu doa eta puntu batean piketeak debekatzen dituzte.

Hor hasten da benetako historia, zapalkuntzen inguruko drama, zapalkuntzaren aspektu ezberdinakerakusten eta analizatzen ditu, baina gehien bat hitz bat bere handitasunean ulertzen erakusten digu: duintasuna. duintasuna filmean gertatzen denean eta duintasuna grabatu zen bitartean jasandakoak jasanda hor eusteagatik, obra berezi ta indartsu hau egiteagatik. baliteke (ze aktore gehienak ez dira profesionalak) artearen ikuspegitik gabeziak izatea, egia esan ez dakit hori neurtzen, baina aspektu militantetik bikaina da.

Klase sozialak, arrazakeria, duintasuna, feminismoa, boterea eta abar tratatzen dira film honetan.

Baina bere garrantzi guztia ulertzeko beste bi filmekin osatu behar da

The hollywood ten [ es | fr ] (zeintzuetako bat zuzendaria den)

One of the Hollywood ten ("Punto de mira" gaztelerara doblaturiko bertsioan)

Lehenak ekintza antiamerikarren komite horren inguruan hitz egiten du, antzekotasun handia ikusten diot garai harri ta gu bizitzen ari garenari.

Ta bigarrena Salt of the earth filmaren grabaketaren inguruan da, bertan grabatzerako orduan izan zituzten arazoak lantzen dira.

"Salvador" edo "Trece rosas rojas" bezalako filmak grabatzen diren garai hauetan (bastante kritikatuak sektore militanteetatik) pozgarria da Salt of the earth bezelako filmak garai latzenetan ere atera daitezkela jakitea.

Info gehiago: rebeldemule.org (es)

Comments

guerrilla de la comunicacion
bada liburu bat (www.sindominio.net/oxigeno/archivo/guerrilla.PDF) A.F.R.I.K.A. kolektibo autonomoak beste batzukin batera atera zutena (luther blisset eta horrelakoak) jende honek komunikazioaren inguruko planteamendu ezberdin bat planteatzen du liburu hortan. liburu honen izena manual de la guerrilla de la comunicacion da (interneten eskuragarri, pdf). telestreet mobida ere (italian berlusconiren monopolio mediastikoari aurre egiteko asmotan sortu zen mugimendua, sinpleki azaltzeko irrati libreen formula telebistara aplikatua litzateke, iruñean eta bilbon ere izan dira saiakerak, euskal jai gaztetxekoa eta amatau proiektua uste det bide hortatik dijoazela).

ba atzo deskubritu nuen liburu hau dokumentaltxo batean azaltzen dutela bertan praktika ezberdinak ikus daitezkeelarik. denek konponente politiko oso altua badute ere (panfleto eta fanzineek izan dezaketen bezela) gauza batek ezberdintzen ditu. jende honek, ezkerreko kolektibo autonomoa izaki, europan behintzat (munduan ez dakit) asko hedatzen doan mugimendu antagonista imaginatiboaren planteamentua du.

liburuaren momentu batean esaten du panfleto hotz bat jarrita, aldarrikatzen dena oso justua izanda ere zail dela jendea mugiaraztea eta honen ordez mobida imaginatiboak bultzatzen dituzte (bada liburu bat euskal herrian 80. hamarkadan izandako horrelako esperientzien inguruan, tropikales y radikales izenekoa)

azaltzeko baino ikusteko den bideoa dela iruditzen zait, kalera ateratzekoa, bueltak eman eta kaleak koloreztatu ta sutan jartzekoa.

hau film baten kritika da baina hori gehiago da, planteamendu politikoak ekintza bihurtzean beste modu batera errepresentatzeko proposamena da.

adibide batzuk jartzearren:

-sabotaje contra el capital pasandoselo pipa (sccpp): http://www.sindominio.net/fiambrera/sccpp/index.htm

-yomango: http://www.yomango.net/

-bloque alternativo: http://www.bloquealternativo.org/Joomla/

-dinero gratis: http://www.eldinerogratis.com/

-okupa sa: http://sindominio.net/fiambrera/sccpp/feb_may/okupasa01.htm edo http://www.okupatutambien.net/?page_id=34

- the yes men: http://www.theyesmen.org/ (hauek film bat dute beren ekintzekin, inglesez, azpitituluak daude gazteleraz ta frantsesez suposatzen det errexago)

hemen dago filma (guerrilla de la comunicacion) ti-ta baten deskargatzeko (nik 3 ordu behar izan nitun film osoa eukitzeko): http://www.archive.org/details/Guerrilla_de_la_comunicacion

Comments

ama lur
ezin bestela izan.

ni lehen posta garrantzi berezikoa dela uste duten hoietakoa naiz, eta estankaturik utzi dut blog hau ez nekielako zeri buruz idatzi, ze telesail edo film hartu lehena.

atzo "ama lur" ikusteko aukera izan nuen, ta sentsazio arraroa utzi zidan. bortitza da irudi ta momentu batzutan, pertsonen arteko bortizkeria inoiz azaldu gabe (ze animalien artekoa ta animalien aurkakoa gehiegi agertzen da) irudiak musikarekin kateatuta halako film esperimental (?) eta kuriosoa geratzen da.

<>asko idatzi da egun hauetan film honi buruz, seguraski mila lekutan irakurriko zenuten baina filma bera oso intentsoa izanda ere politena eta gehien iritsi zaidana filmean ikusten ez dena da, herritar xumeak atera duela filma aurrera, gara, berria edo beste hainbat proiektu posible egin dituen bezela, beste edozeren gainetik film militantea da, barne sua pizten duena, gure kulturaren eta herriaren oinarriraino doana, gure izatearen erakusleiho aparta.

<>frankismoaren zentsurak aldaketak eragin zituen filmean (hor ikusten dira bandera espainiarrak eta españa hitza behin da berriz...) eta zoritxarrez ez dago film originala, galdua da benetako altxor bat, eta beraz bertsio zentsuratuarekin geratu beharko.

<> diruz justu zabiltzatenak eta abar zortedun zarete kasu hontan ze jada emulen dago bertsio bat.

info gehiago eta elinka hemen

http://www.nodo50.org/rebeldemule/foro/viewtopic.php?t=4294

eta honekin bloga inauguratutzat ematen da

Comments

aurkezpena
hau zinea eta telesailak atsegin dituen gazte baten bloga da, hemen pixkanaka pixkanaka gogoko ditudan film eta telesailak komentatzen joango naiz, elinkak jartzen, berriak kontatzen, kritikak egiten... testu guztiak (edo ia guztiak behintzat) euskaraz izatea da asmoa, baina nola film eta telesail gutxi dauden eskuragarri euskeraz gehienak gazteleraz edo ingelesez izango dira (hori bai, dragoi bola dragoi bola da jejeje)

espero det bloga zuen gustokoa izatea

Comments